viernes, 18 de junio de 2021

Agur, agur, datorren kurtsora arte!

Musikan ikasi dugu abesti hau. Agur deitzen da eta agur esaten diogu 3.A mailari. AKoreografia egiteko tronboia jo dugu baina ez da benetakoa. Denak oso ondo pasatu genuen ikasten eta hemen daukazue bideoa.

Agurrrrrrrrrrrrrr!!!!!!

Sara, Paula O eta Loreto

jueves, 17 de junio de 2021

Urtebetetzea antzerkia

Osaba suhiltzailearen antzerkia ekaninaren hasieran egin genuen. Oso ondo pasatu genuen eta gauza asko ekarri genituen. Adibidez: kaskoak, kamioak, pelukak eta abar.

Euskera ikasgaian egin genuen eta hemen dauzkazue argazkiak. Agur!!!

Irati, Ane G eta Laida

miércoles, 16 de junio de 2021

Erlajazioa

Eta erlaxatzen dugunean... Zein lasaitasuna!!!


Errifak egiteko kantak

Euskera klasean errifak egiteko kantak ikasi ditugu. Adibidez, baloi bat ekarri bahra dugunean eta pertsona askok ekarri nahi badute, errifatzen dugu jakiteko nor ekarriko duen.

Asko gustatu zaizkigu eta oso dibertigarriak izan dira. Andereñoak grabatu digu eta nahiz eta pixka bat urduri egon oso ondo pasatu dugu.

Ane B, Martín eta Naia